Zergatik irakatsi behar dugu IKT-en erabilera Haur Hezkuntzan? Behar hau ondo ulertzeko begirada bat bota behar diogu bizi garen gizarteari. Izan ere, aldaketa da nagusi gurean; eta Gizarte aldakor honen ezaugarri nagusiak dira: informaziorena digitala, materialista, globalizatua eta irudietan onarrituta, besteak beste.

Gure inguru honi begiratuta, etxe gehienetan ohiko tresnak dira telefonoak, telebista, argazki makina digitala, bideo kamara, ordenagailua, DVDa eta abarrak. Gero eta tresna gehiago dago, eta hauei esker informaturik gaude, komunikatzen eta harremanetan jartzen gara, esperientziak konpartitzen ditugu . Gure haurrek, txikitatik, tresna horiek erabiltzen ikasten dute, guk baino askoz ere arinago.

Bestetik, orain arte irakasleok izan gara erreferente nagusiak, gelako edukinak irakasten ditugu; azalpenak, ezagutzak eta ikasketak jakinarazi dizkiegu haurrei. Guzti hau lortzeko erabili ditugun baliabideak testu liburuak, entziklopediak, testu idatziak eta horrek metodologia pasibo batean oinarrituta izan da.

Zehazki, Haur hezkuntzan erabiltzen diren ikasteko erak jolasan, aktibitatean eta esperimentazioan izaten dira gehien bat. Teknologia berrien baliabidei buruz hitz egiten dugunean, etapa honetatik kanpo gelditu izan omen dira. Teknologiak ez du protagonismo handia umeen garapenean, baina baliabide bat bihurtu dezakegu gelako metodologian.


HAUR HEZKUNTZAKO GOI MAILAKO ZIKLOA from haurhezkuntzanl on Vimeo.